Estimuluak (kinadak)


KategoriakPsikologia

Psikologian, estimulua (latinezko stimulus hitzetik, "akuilu", "eztena") edo kinada organismo baten zentzumenek hautematen duten faktore fisiko edo kimikoak dira, organismoaren baitan erreakzio edo erantzun bat sorraraz dezakeena, hartzaile sentsorialetan sentsazioak eraginez, eta gero sentsazio horien interpretazioa, hautematea edo pertzepzioa alegia, sortuz (ikus, gainera, estimulazioa). Konduktismoan, psikologiak estimuluen eta erantzunen arteko loturak aztertzen ditu, lotura horien zergaitia aztertzera heldu gabe. Ikuspuntu horretatik, estimulu baldintzatuak edo kondizionatuak, eta  estimuluak edo estimulu baldintzagabe edo inkondizionatuak bereizten dira. Estimulu baldintzagabeak organismoak "ikasi" ez duen erantzuna sorrarazten duena da, hots, erreflexuak eragiten dituena; estimulu kondizionatuak, berriz, esperimentuaren aurretik estimulu neutroak dira, hots erantzun jakinik sortzen ez dutenak, eta kondizionatu ondoren, erantzun "ez naturala" eragiten duena. Adibidez, zerbait oso beroa ikutzean (estimulu inkondizionatua), eskua atzera eramaten dugu (erreflexua); berriz, hainbat alditan telefonoak jo (estimulu inkondizionatua) eta ahots batek mehatxu egiten badigu (estimulu kondizionatua), telefonoak jotzen duenean beldurra sentituko dugu (erantzun kondizionatua). Adibidean ikusten denez, erantzun kondizionatua sortu nahi denean, estimulu inkondizionatuak eta kondizionatuak lotu egiten dira. Psikofisikan ere aztertzen estimuluak, bereziki hautematea ikertzean, sentsazioekin duten erlazioa aztertzeko: sentsazioak zentzumenetara iristen diren estimuluak soilik izango lirateke.

Ikus, gainera

289 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.