Psikologian, estimulua (latinezko stimulus hitzetik, "akuilu", "eztena") edo kinada organismo baten zentzumenek hautematen duten faktore fisiko edo kimikoak dira, organismoaren baitan erreakzio edo erantzun bat sorraraz dezakeena, hartzaile…

Gizakiaren bost zentzumenak jasotzen dituzten organoak. Kredituak: Allan-Hermann Pool.
Psikologian, zentzumenak izaki bizidun batengan pertzepzioa edo estimuluak hautemateko gaitasun edo ahalmena ematen duten organo eta sistema fisiologiko bereziak dira, bakoitza estimulu mota bat hautemateko gauza dena. Gizakiaren kasuan, zentzumenak dira ukimena, azalaren bitartez; ikusmena, begien bitartez; usaimena, sudurraren bitartez; entzumena, belarrien bitartez; eta dastamena, mihiaren bitartez. Zentzumenen bitartez pertzepzioa zelula hartzaileen bitartez gertatzen da, estimulua jaso eta nerbio-bulkada bihurtzen dutenak nerbio-sistemara igortzeko gero.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.