Zentzumenei buruz eta pertzepzio prozesuan, hartzaile sentsorialak estimuluak jaso eta transdukzio izeneko prozesuaren bitartez horiek seinale moduan neurona sentsorial batera igortzeko gai diren egiturak dira, zelulak edo neuronen bukaera dendritikoak izan daitezkeenak. Haien funtzioaren arabera, termohartzaileak (tenperatura hautematen dutenak), mekanohartzaileak, fotohartzaileak (argia hautematen dutenak, begietan) eta abar bereizten dira.
Loturiko artikuluak
PsikofisikaPsikofisika estimuluen eta sentsazio eta pertzepzioen arteko erlazioa aztertzen dituen psikologiaren adarra da. Horren metodologia esperimentala da, estimuluak aldatuz pertzepzioan eragiten diren aldaketak jasoz; zehatzago, esperimentu psikofisikoek estimulu…
Sentsibilizazioa (psikologia)Agian sentsibilizazio terminoaren adiera soziologikoari buruz bilatzen ari zinen. Psikologian, sentsibilizazioa estimulu bakar baten errepikapenaren aurrean subjektu batek gero eta erantzun biziago edo handiagoa emateko ikaskuntza-prozesua da. Sentsibilizazioa…
Atalase sentsorialakPsikofisikan, atalase sentsoriala sentsazio-maila jakin bat eragiten duen estimuluaren magnitudea da; adibidez, beroaren aurrean ditugun erreakzioak aztertzerakoan, eskua lapiko batetik kentzeko (erreakzioa, erretzearen sentsazioak eraginda) behar den bero minimoa…