Ikaskuntza asoziatiboa eta ez asoziatiboa


KategoriakPsikologia

Konduktismoaren paradigmatik, ikaskuntza ez asoziatiboan subjektuen erantzun bakoitza, eta azken finean ikaskuntza eta portaera, estimulu bakar baten ondorioz, eta ez beraz estimuluen arteko loturez, gertatzen da; horien artean, ohikuntza eta sentsibilizazioa bereizten dira bereziki. Ikaskuntza ez asoziatiboaren adibidea da ohikuntzaren bitartez zarata etengabera (estimulua dena) azkenean ohitu eta horren aurrean egonezina erakusten ez duen pertsona. Ikaskuntza asoziatiboan berriz, estimuluen arteko lotura nabarmentzen da ikaskuntza: baldintzapen klasikoan, estimulu baldintzagabe eta estimulu baldintzatuen arteko loturaz, eta baldintzapen instrumentalean, errefortzu, omisio eta zigorren bitartez. Ikaskuntza asoziatiboaren adibidea da, aita etxera heltzen denean, pozik jartzen den haurra, dakielako jolasean hasiko dela berarekin (hemen bi estimuluak aita etortzea eta jolasa dira).

204 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.