Estimazioa (estatistika)


KategoriakEstatistika

Estatistikan, estimazio estatistikoa edo parametroen estimazioa populazio bateko parametro ezezagunak kuantifikatzeko metodo bat da, lagin bateko datuetan oinarritutako estimatzaile izeneko formulak baliatzen dituena parametro horiei balio bat esleitzeko. Adibidez, populazio bateko batezbesteko ezezaguna estatistikoki estimatzeko lagin bat jaso eta lagin-datuen batezbesteko aritmetikoa kalkula daiteke. Parametro ezezagun baterako hainbat estimatzaile desberdin garatu daitezke eta haietatik estimatzaile egokiena aukeratu beharko da estimazioa egiteko, estimaziorako desiragarriak diren propietateak egiaztatzen diren aztertuz.

Beste alde batetik bi motako estimazioak egin daitezke: alde batetik, puntu-estimazioak, estimatzailearen formula zuzenean kalkulatuz eta suertatzen den balioa parametroaren estimaziotzat hartuz; eta konfiantza-tarteak, estimazioa tarte gisa ematen dutenak, konfiantza-maila batekin.

194 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.