Zerga paradisuak edo paradisu fiskalak, batzuetan off shore kokapen edo gune ere deituak, sozietateak sortu ta bankuko kontuak edukitzen dituzten atzerriko inbertitzaileak zergak ordaintzerakoan salbuetsi edo aske uzten…

Eskudirutan ordaintzea estatuek jaulkitako txanpon eta billeteak erabiliz ordaintzea (hain zuzen, eskudirua txanponek eta billeteek osatzen duten ordainbidea da). XXI. mendearen hasieratik gobernuak eskudirua baztertu eta bitarteko elektronikoak erabiiz ordaintzea bultzatzen ari dira, bereziki transakzioak zorrotzago kontrolatu eta ondorioz zerga ebasioa saihesteko. Aldi berean, eskudirua lapurretak, krimena eta diru zuriketa errazten ditu, higienearen aurkakoa da, eta horren kostu ekonomikoa handia da estatuentzat nahiz bankuentzat. Eskudiruak baditu abantailak ere: herritar asko ez dira gai bitarteko elektronikoekin ordaintzeko, etxeko gastuak hobeto kontrolatzen dira eskudiruarekin eta herritarren askatasun eta pribazitate ekonomikoa.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, cash; gaztelaniaz, en efectivo, en metálico.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.