Truke bitartekoa edo truke bidea ondasunak eta zerbitzuak saldu eta eskuratzeko erabiltzen den bitarteko edo baliabide bat da, erosleek eta saltzaileek hura aukeratu eta onartu egiten dutena ordaindu, kobratu edo zorrak kitatzeko. Adibidez, sagarrak eskuratzeko baserritar batekin baratzeko lana egiteko tratua egiten badut, baratzeko lanak betetzen du sagarrak eskuratzeko truke-bitarteko gisa. Beraz, erosleek ordaintzeko saltzaileei ematen dizkieten "gauzak" direla esan daiteke.
Dirua da, zalantzarik gabe, truke bitarteko ohikoena, eta diruak betetzen duen funtzio nagusietako bat da gainera, kontu-unitate izatearekin bakarrik.
Egun orokorrean, truke bideak eta ordainbideak bat batoz ere, ez du horrela zertan izanik: truke batean elkartrukatzen diren ondasunak dira truke bideak; Erdi Aroan, soinean urrea eta zilarra eraman behar ez izateko, aurrez urrearen eta zilarraren trukean eskuraturiko baleen antzekoak erabiltzen ziren salerosketak egiteko. 2013tik Ipar Euskal Herrian euskoa erabil daiteke truke-bide gisa, zentzu hertsian ordainbidea ez den arren.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, medium of exchange, exchange device; gaztelaniaz, medio de cambio, medio de intercambio.
Loturiko artikuluak
OrdainbideakOrdainbideak edo ordainketa-bitartekoak transakzio ekonomikoak (ordainketa bat egitea, donazioak, ekarpenak, ...) egiteko erabiltzen diren tresnak dira, orokorrean onartua eta edozein leku eta unetan erabil daitezkeenak. Ordainbide arruntena egunerokoan…
Ondasunak eta zerbitzuakOndasunak eta zerbitzuak enpresek lana eta kapitala konbinatuz sortzen duten emaitza da, kontsumitzailearen eta orokorrean gizartearen beharrak asetzeko erabiltzen dena. Izendapenean bereizketa egiten da ondasun edo emaitza fisikoen…
Diru fiduziarioaDiru fiduziarioa bere baitan urre, zilar edo beste metal preziaturik edo berez objektu gisa baliorik ez duen edo oso balio eskasa duen dirua da, baina truke-bitarteko eta ordainbide…