Agian legitimismo kulturala bilatzen ari zinen. Legitimismoa une batean agintean dagoen agintaria usurpatzailea dela eta aginte legitimoa beste bati dagokiola aldezten duen jarrera politikoa da. Historian, monarkia absolutistaren…
Erret Fabrikak, Erret Lantegiak edo Erret Manufakturak, errege-fabrikak edo errege manufakturak ere deituak, Europako monarkia absolutistetan XVII. eta XVIII. mendeetan estatuak bultzaturiko lantegiak ziren, gehienetan luxuzko produktuak ekoizten zituztenak, hala nola portzelanak, beirak, tapizak eta oihalak. Kasu batzuetan monarkiaren jabetzakoak ziren, eta beste batzuetan ekimen pribatukoak, baina monarkiaren onespenarekin eta markarekin zihardutenak. Kasu guztietan soldatapeko langileak hartzen zituzten ekoizpena garatzeko. Frantzian sortu ziren lehenbizi, Colbert finantza-ministroaren ekimenez, politika protekzionista garatu asmoz. Izan ere, erret lantegi horien bitartez kanpoko produktuen inportazioa saihestu eta luxuzko produktu horien esportazioa bultzatzen zen, merkataritza-balantzaren superatiba izateko, garai hartako merkantilismoaren printzipioekin bat. Frantziatik Espainiara zabaldu ziren XVIII. mendean, borboitarren dinastiaren bitartez. Euskal herrian. Orbaizetako ola armak eta munizioak ekoitzi zituen Erret Fabrika izan zen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.