Hondar karratuen batura
Hondar karratuen batura (labur, KKB) eredu estatistiko bateko doikuntza neurtzeko neurri bat da, behaketa bakoitzeko hondarra, behatutako balioa ken aurresan edo zenbatetsitako balioa alegia, karratura jaso eta behaketa guztietarako horien guztien batura kalkulatzen duena. Bereziki erregresio-ereduetan erabiltzen den kontzeptua da, eta testuinguru horretan karratuen batura azalduarekin baturik, karratuen batura osoa osatzen du. Karratu jasotzearen arrazoia hondar positiboak hondar negatiboekin ez konpentsatzean datza. $y$ balio behatua eta $\hat{y}$ aurresan edo zenbatetsitako balioa badira honela kalkulatzen da:
$$HKB=\sum_{i=1}^n(y_i-\hat{y}_i)^2$$Hondar karratuen batura lagin-tamainarekin zatituz, hondar bariantza delakoa kalkulatzen da.** Beste hizkuntzetan: **gaztelaniaz, suma de cuadrados de los residuos.
Ikus, gainera