Aurresana geroko gertaera edo bilakaera bati buruz arrazionalki egiten den proposizioa da. Aurresanak egiteko teknika bi sailetan banatzen dira bereziki: teknika kuantitatiboak, gehienetan estatistikan oinarrituak, eta teknika kualitatiboak, hala nola adituen panelak (ikus, Delphi metodoa), non adituen iritzi subjektiboak jaso eta ebaluatzen diren etorkizuneko gertaera bati buruz. Edonola ere, aurresanak aurreikuspenetatik bereizi behar dira: aurresanetan etorkizunean izatekoa den gertaera bat besterik gabe aurreratzen den bitartean; aurreikuspenetan, gertaerari buruzko informazioa aurreratu eta gertaera horretan eragiteko neurriak hartzen dira (adibidez, biharko tenperatura aurresan egiten da, baina datorren urteko salmentak aurreikusi egiten dira, salmenta horietan eragin dezakegunez).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, prediction; gaztelaniaz, predicción.
Aipuak
- "Etorkizuna aurresateko mode onena hura asmatzea da." - Alan Kay
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora zabaldu…
Prospektiba (antizipazio estrategikoa)Prospektiba (ingelesez, foresight), batzuetan etorkizuneko ikerketa (ingelesez, future studies) edo antizipazio estrategikoa (strategic foresight) ere deitua, epe luzera zientzian, teknologian, ekonomian eta gizartean izango diren aldaketak eta bilakaerak modu…
Delphi metodoaDelphi metodoa hainbat adituk gai jakin bati buruz emandako iritzietan oinarrituz kontsentsuzko informazioa jasotzeko prospektibarako prozedura da. Prozeduaren ezaugarri nagusiak dira iritziak txanda batzuetan zehar jasotzea (hiru, gehienetan),…