Erregimen demografiko zaharra munduan XX. mendera arte nagusitu zen biztanleriaren bilakaera izan zen (ikus, erregimen demografikoa), jaiotza tasa eta heriotza tasa altuekin, biztanleriaren hazkunde motela ekarri zuena, gorabehera askorekin gainera, tarteka gertatzen ziren gosete, gerra eta bestelako hondamendiek ekartzen zuten biztanleriaren bapateko beherakadekin. Erregimen demografiko zaharra trantsizio demografikoa deitzen den aldiarekin bukatu zen, heriotza tasarekin gutxitzearekin, biztanleriaren gorakada azkarra ekarri zuena.
Loturiko artikuluak
Trantsizio demografikoa (iraultza demografikoa)Trantsizio demografikoa, batzuetan iraultza demografikoak ere deitua, ugalkortasun eta heriotza tasa altuetatik tasa baxuetara igarotzen deneko prozesu edo erregimen demografikoa da. Prozesu horretan desoreka demografikoa gertatzen da: hasieran, heriotza…
Antzinako Erregimena (Erregimen Zaharra)Antzinako Erregimena edo Erregimen Zaharra Europan 1789ko Frantses Iraultzaren aurretik nagusi izan zen erregimen politikoa izan zen, monarkia absolutista, gizarte estamentala eta industriaren eta merkataritzaren kontrola gremioen eskutik…
Erregimen demografikoakErregimen demografikoak eskualde edo herrialde batean gertatzen diren aldi edo etapa historikoak dira, demografia edo populazioaren bilakaera berezia dutenak. Ohikoa da bereiztea erregimen demografiko zaharra alde batetik, jaiotza…