Petrolio-plafaroma bat, petrolioa itsas-hondo azpitik erauzten duena. Kredituak: Agencia Brasil.
Erregai fosilak lurpean dauden eta bertatik erauzten diren erregaiak dira, bereziki petrolioa, gasa eta ikatza. Erregai horiek milioka urtean zehar, eskala geologikoan, sortutakoak dira, lurazpiko tenperatura eta prezio handien ondorioz eraldatutako material organikoetatik. Erregai fosilen erabilera Industria Iraultzaren zutabe nagusia da, baina horien erabilera kolokan jarri da. XXI. mendetik, aldaketa klimatikoa erregai fosilen horien erabilerak askatutako karbono dioxidoak sorrarazitakoa dela agerian geratu ondoren, erregai fosilak baztertu eta trantsizio ekologiko baterako bidea zabaldu da, energia berriztagarriak erabiliz. Gaineratu behar da erregai fosilak energia ez-berriztagarriak direla, eta beraz finituak, noizbait agortuko direnak (ikus, estraktibismoa); areago, erregai fosil horiek agortzeko bidean daude, horrek dakartzan arazo ekonomiko larriekin. Erregai fosiletatik energia ez-berriztagarrietarako trantsizioa ezinbestekoa da beraz, jasangarritasuna lortuko bada maila globalean nahiz lokalean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, fossil fuels; gaztelaniaz, combustibles fósiles.
Loturiko artikuluak
Trantsizio epidemiologikoaTrantsizio epidemiologikoa populazio bateko gaixotasun- (ikus, morbilitatea) eta hilkortasun-joerak aldatzen direneko prozesua edo egoera da. Bereziki, XIX. eta XX. mendeetan zehar infekziozko gaixotasunek eragindako hilkortasunetik gaixotasun degeneratiboek (minbizia,…
-
EstraktibismoaEstraktibismoa baliabide naturalak modu masiboan erauzi eta ustiatzen dituen jarduera ekonomiko mota bat da, baliabide horien berriztapena ziurtatzen ez duena. Estraktibismoaren beste ezaugarri bat ekoizpen-sistema da; zehatzago ekoizpen-eza:…