Atlasa mapen bilduma ordenatua da. Atlas unibertsala munduko kontinente, eskualde eta herrialdeen mapa fisiko eta politikoak jasotzen dituen bilduma da. Hedaduraz, atlas anatomikoak (gorputzeko atalak biltzen dituena), botanikoak…

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako mapa topografikoa. Kredituak: Hans Braxmeier, Commons.
Erliebea lur azalaren forma da, itsas mailaren gainetik zein azpitik, mendiak, arroak, lautadak eta bestelako erliebe-elementuak edo formak biltzen dituena. Geomorfologia da erliebea ikertzen duen geologiaren adarra. Erliebea bi motako prozesuen emaitza da: barneko prozesuak edo prozesu endogenoak, hala nola, tektonika, bulkanismoa eta kontineneen jitoa, eta kanpoko prozesuak edo prozesu exogenoak, meteorizazioa eta sedimentazioa. Prozesu hauek abiadura edo denbora-eskala ezberdina da guztiz: berehalakoak, erupzio bolkanikoak kasu; ertainak, sedimentazioa esaterako, eta luzeak, tolesturak esaterako. Erliebea mapa topografikoen bitartez irudikatzen da, altuera bereko maila edo sestra-kurbak marraztuz.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.