Lurmuturrak itsasora zabaltzen diren lur irtenguneak dira, kostaldearen lerro edo profil jarraitua hautsi egiten dutenak. Horren aurkakoak, itsasoaren sarguneak lehorrean alegia, badiak eta golkoak dira. Gehienetan lurmuturrak bi…
![](/static/gizapedia_logo-fd4ef4cca898a9e3206708bd0ef6d042.jpg)
Bretainiako itsasbazter koskatua. Kredituak: Geo Swan - Wikimedia Commons
Itsasbazterra, itsasertza edo kostaldea itsasoarekin muga egiten duen lehorreko lur zerrenda da. Lur zerrenda horren zabalera aldakorra da, inguruko erliebearen, ekosistemaren eta kulturaren arabera. Edonola ere, itsasbazterra, itsaso/lehor muga gisa, ezaugarri bereziak dituen espazio geografikoa da, elementu geografiko propioekin (lurmuturrak, istmoak, penintsulak, golkoak, badiak, senadiak, hondartzak) eta giza presentzia eta jarduera espezifikoekin.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, littoral zone; gaztelaniaz, litoral, costa.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.