Plataforma kontinentala edo kontinente-plataforma kostaldetik itsaso barrura zabaltzen den itsas azpiko lur azalera da, malda eskasekoa, itsaso azpian izan arren plaka kontinentalaren jarraipena dena. Bere zabalera oso aldakorra da, hamarka kilometrotik ehunka kilometrora bitartekoa, eta sakonera ere aldakorra du, batez beste 200m-koa izaten den arren. Ohikoa da uharteak plataforma kontinental beretik altxatzea, adibidez Britainia Handia Europako kontinentaletik altxatzen den uhartea da. Plataforma kontinentalaren kanpoko ertzetik ezponda kontinentala luzatzen da, itsaso azpian beheraka doan malda handia, eta ozeanoaren hondoan bukatzen dena.
Plataforma kontinentala garrantzi ekonomiko handia du: plataforma kontinentalean hain zuzen kokatzen dira arrantzarako kala gehienak, eta itsasoko petrolio-hodiak ere.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Deforestazioa (basogabetzea, baso-soiltzea)Deforestazioa, basogabetzea edo baso-soiltzea baso edo oihan eremuak basorik gabeko eremu bihurtzea da, nekazaritza, abeltzaintza, industria edo hiri-eremu bihurtuz. FAO erakundeak emandako definizioaren arabera, deforestazioa gertatzen da jatorriko…
Latifundioak eta minifundioakLatifundioa (latinezko latifundium hitzetik)nekazaritzarako edo abeltzaintzarako ustiatzen azalera handiko lursaila da, latifundista deritzon jabe bakar batena, orokorrean nekazaritza estentsiborako erabilia, produktu bakarrarekin edo bakan batzuekin eta produktibitate eskasekoa. Minifundioak berriz,…
Enklabeak eta esklabeakGeografia politikoan, enklabea beste herrialde edo entitate politiko baten baitan dagoen lurralde zatia da. Esklabeak berriz, herrialde edo entitatetik guztiz bereizita dauden lurralde zatiak dira, guztiz lurralde baten…