Agian heuristika bilatzen ari zinen.
Antzinako Grezian, eristika eztabaida negatibo eta desadostasunerako joera eta jarduna da, egia bilatu ordez, aurkariari beti ezetz ematea beste helbururik ez duena. Haserre eta ezinikusiaren jainkosa den Eris jainkosatik dator terminoa. Eristiké (ἐριστική) terminoa Platonek baliatu zuen era gaitzesgarrian sofisten jarduna izendatzeko, solasean, argudioetan eta eztabaida positiboan oinarritutako dialektikarekin kontrajarriz. Aristotelesek ezagutzara heltzeko metdologien barruan eristika, apodiktika eta dialektika bereizi zituen.
Loturiko artikuluak
Argudioak eta argudiaketaArgudioak premisa izeneko proposizioetatik abiaraziz konklusioetara heltzen diren proposizio-multzoak dira. Argudiaketa ondorio batera heltzearren argudioak emateko modua eta ekintza da. Argudioak egiteko prozesuari inferentzia deritzo, batzuetan konklusioa izendatzeko…
TrasimakoTrasimako Antzinako Greziako sofista bat zen. Bereziki ezaguna da Platonen Errepublika solasaldiko pertsonaia gisa. Hala ere, ezin da ziurtatu Trasimakok solasaldi horretan dituen ikuspuntuak benetazko Trasimako historikoaren pentsaerarekin…
Sofistak eta sofistikaSofistak Antzinako Greziako irakasle partikularrak izan ziren, K.a. V. mendean, bereziki aberatsen semeei eztabaida politikoetan jarduteko erretorika irakasten zutenak. Sofista entzutetsuenak Protagoras, Gorgias, Antifon, Hipias, Prodiko eta Trasimako izan ziren. Filosofiaren…