Pentsamendu analogikoa errealitate sinple, gertu eta ezaguna (iturburu -eremua deitzen dena) eremu konplexu, urrun eta ezezagun batera (helburu eremu deitzen den horretara) estrapolatzea da, helburu eremuari buruz erabakiak…

Heuristika edo bilaketa heuristikoa (antzinako grezierazko εὑρίσκω, heurískô, « hauteman », nondik eureka hitza ere eratortzen den) problema mota jakin bat ebazteko aukeran dauden erregela, irizpide eta metodo sinple eta azkarren multzoa da, maiz soluzio egoki eta onargarrietara daramana, batzuetan optimoak ez diren eta okerrak ere izan daitezkeen arren. Labur, problema konplexuen soluzioen esplorazio modua dela esan daiteke. Hartara, erregela zehatzak eman eta maiz soluzio optimo batera daramaten algoritmoetatik bereizi behar dira; hala ere, heuristikak algoritmo informal moduan ere definitu izan dira.
Adibidez, hiri bateko kale jakin batera heldu nahian, algoritmo batek zein kaletatik joan behar den zehaztuko luke; heuristika bat, berriz, mapa batean non zauden jakin, pertsona bati galdetu, gero beste bati, ... irizpideak ematen dituena izango litzateke.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.