Dialektika hausnarketa filosofikoa egiteko metodo bat da, jatorrian eztabaidan eta solasaldian oinarritzen dena. Sofistak, eztabaidetan limurtzeko helburu soilez, eta Sokrates, Platon eta Aristoteles, helburu filosofoekin, izan ziren metodo hau baliatu zutenak. Aristotelesek, ordea, mugatu egin zuen dialektikaren balioa ondorio filosofiko zuzenetara heltzeko, eztabaidan ari zirenak premisa okerretan oinarritu bailitezke metodo dialektikoan. Dialektika solakideetako kontraesan batera eraman eta horrela bere argudio edo iritziarekin oker dabilela erakutsarazteko metodo bezala ere erabili zen, eta horregatik historian zehar parekatu izan dira dialektika eta logika. Bereziki Hegelen eraginez, dialektika solaskideen arteko oposizioaz gainera baliatu da orobat pentsamenduaren eta munduaren bilakaera nolakoa den deskribatzeko, aurkakoak diren indarren talka gisa alegia. Marxismoan, dialektika materialismo dialektikoaren oinarrizko kontzeptuetako bat da, filosofia marxistaren oinarria.
Loturiko artikuluak
Materialismo dialektikoaMaterialismo historikoa marxismoaren zientzia soziala den bitartean, historiaren bilakaera aztertzen duena, materialismo dialektikoa marxismoaren filosofia da, errealitatea eta mundua azaltzen dituena. Horren arabera, dena da materia, gure pentsamenduak…
Epistemikoa eta epistemologikoaEpistemikoa eta epistemologikoa aise nahas daitezkeen terminoak dira. Epistemiko izenondoak ezagutzarekin zuzenean lotua dagoenari egiten dio erreferentzia; epistemologikoa, berriz, ezagutzaren ikerketari eta bilaketari, epistemologiari alegia, dagokiona litzateke. Adibidez,…
Noesia eta noemaFenomenologian, noesia eta noema, Edmund Husserl filosofo existentzialistak ezarritako terminoak dira. Noesia zerbait jaso edo pentsatzeko ekintza intentzionala den bitartean, noema noesiaren edukia da, ez objektua euren baitan,…