Metodologia ekintza, jarduera eta bereziki ikerketa bat garatzeko garatu beharreko metodo, prozedura eta pauso zehatzen multzoa da, nolabait hura garatzeko protokolo finko eta estandarra ematen duena, horren emaitza…
Epistemologia edo ezagutzaren filosofia ezagutza edo jakintza aztertzen duen filosofiaren adarra da, jakintzaren jatorriari, horren metodoei eta errealitatearekin eta egiarekin duen erlazioari buruz. Jarrera epistemologiko anitz dago: eszeptizismoak, esaterako, zalantzan jartzen du jakintza ororen egiatasuna edo baliozkotasuna; kritizismoak, bere aldetik, epistemologia edo ezagutzaren kritika ezagutza abiarazi ahal izateko funtsezkoa eta oinarrikoa dela adierazten du, giza ezagutzaren subjektibotasuna kontuan harturik; XX. mendean garatu zen estrukturalismoa, berriz, giza eta gizarte zientzietara aplikatzen da bereziki, gizakiarengan eta gizarteetan enpirikoki jaso ezin daitekeen egitura sakon batek eragiten duela baieztatuz, ikertzaileak intuizioz azaleratu behar duena.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.