Filosofian, eta zehatzago epistemologian, esperientzia ezagutza enpirikoa da, zentzumenetatik sentsazioen bitartez datorkiguna. Hala ere, esperientzia ez da sentsazio soila, baizik eta haratago doa, sentsazioak modu aktiboan jasotzen baititu,…

Kritizismo filosofikoa epistemologia edo ezagutzaren oinarriak eta garapena aztertzea ezagutza filosofiko nahiz zientifikoan abiarazi baino lehenago landu beharreko ataza dela baieztatzen duen ikuspuntu filosofikoa da. Ezagutzarekiko ikuspuntu kritikoa da guztiz, izenak adierazten bezala, gizakiaren ezagutza subjektiboa dela kontsideratu eta, mundu fisikotik abiatzen bada ere, gizakiaren ahalmenek mugatua baitago guztiz. Hortik ezagutzaren kritika edo aurretiko hausnarketa egin beharra. Kritizismoaren ikuspuntua Immanuel Kant filosofoa (1724-1804) du aitzindari, hain zuzen ere bere lan nagusien izenburuak Arrazoimen hutsaren kritika eta Arrazoimen praktikoaren kritika dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, critical philosophy; gaztelaniaz, criticismo.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.