Enpirismoa ezagutza esperientzian, enpirikoa den informazioan alegia, oinarritzen dela baieztatzen duen korronte filosofikoa da. Ezagutzan intuizioa eta dedukzioa lehenesten dituen arrazionalismoaren aurkakoa da. Zentzumenen bitartez, eta zientzian behaketaz, jasotako ezagutza denez, ezagutza enpirista a posteriori edo ondorengoa litzateke, arrazionalismoaz ezagutzen dena a priori edo aldez aurretikoa den bitartean. Enpirismo bertsio erradikalarenaren arabera, zentzumenak bitarteko soila ez eta ezagutzaren oinarri izango lirateke, eta horrela objektu fisikoen ezagutza zuzena ezinezkotzat hartuko luke.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Epistemologia (definizioa)Epistemologia ezagutza edo jakintza aztertzen duen filosofiaren adarra da, jakintzaren jatorriari, horren metodoei eta errealitatearekin eta egiarekin duen erlazioari buruz. Jarrera epistemologiko anitz dago: eszeptizismoak, esaterako, zalantzan jartzen…
Esperientzia (filosofia, epistemologia)Filosofian, eta zehatzago epistemologian, esperientzia ezagutza enpirikoa da, zentzumenetatik sentsazioen bitartez datorkiguna. Hala ere, esperientzia ez da sentsazio soila, baizik eta haratago doa, sentsazioak modu aktiboan jasotzen baititu,…
EnpirikoaEnpirikoa esperientzian zein behaketan oinarrituta ezagutzen dena da, logikan edo dedukzioan oinarrituta baino. Adibidez, medikuek diagnostiko enpirikoak egiten dituzte, aurrez aztertutako gaixoen esperientzian, haien gaixotasunetatik jasotako datuetan, oinarritzen…