Enkasillatua


KategoriakHistoria

Kazikismoaren mapa Espainian, 1897an plazaratua.

Enkasillatua edo enkasilatua Errestaurazio Borboitarrean (1874-1931) hauteskundeak antolatzeko nagusitu zen sistema izan zen, Espainiako liberal eta kontserbadoreen alderdi dinastikoen arteko botere txandakatzea bideratu zuena (ikus, turnismoa). Horren arabera, alderdi batek besteari boterea emateko denbora iristen zenean, bere dimisioa aurkeztu eta hauteskundeak deitzen zirenean, presidente berria beste alderdikoa izango zela erabakita, diputatuak aukeratzeko hauteskundeak manipulatu egiten ziren: distrito edo barruti bakoitzeko hautagaiak bi alderdien artean aukeratzen ziren, aukera gehien zituzten hautagaiak lehenetsiz. Hau da, nolabait aukeratu beharreko diputatuak distritoetan zehar enkasillatu edo banatu egiten ziren bi alderdien artean. Enkasillatuaz gainera, aurrez erabakitako diputatua aukeratzeko putxerazo izeneko hauteskunde-iruzurra antolatzen zen, kazikeen laguntzarekin, gobernuak eta bi alderdi nagusi horiek bilatzen zuten emaitza lortzeko.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, encasillado.

239 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.