Ibai baten emaria gune jakin batean ibaiak bere ibilguan dakarren ur fluxu edo kopurua da, litrotan, metro kubikoetan edo beste bolumen unitate batean, segunduko, minutuko edo beste denbora-unitate bakoitzeko. Horrela, emariaren ohiko unitateak litroak/seg eta m3/seg dira. Epe luzeetarako ere eman daiteke, une batzuetan zehar jasotako emarien batezbestekoa kalkulatuz. Emaria eragiten duten faktore nagusiak ibaiko arroaren zabalera, arroko urteko prezipitazio kopurua, ibilguaren malda eta uraren abiadura (abiadura zenbat eta handiagoa izan, orduan eta emari handiagoa izango da), arroan landaredia dagoen (landarediak gutxitu egiten du emaria, landare eta zuhaitzek ura hartu egiten dutelako) eta zoruaren perrmeabilitatea edo iragazkortasuna. Prezipitazioen aldakortasuna eta elurren urtzea emariaren aldakortasuna dakar urtean zehar, ibai-erregimena definituko duena.
Loturiko artikuluak
Arro sedimentarioaArro sedimentarioak bereziki faktore tektonikoengatik (lurrazalaren deformazioagatik, alegia) hondoratzen joan eta inguruko sedimentuak jasotzen dituzten sakonuneak da. Beste hizkuntzetan: ingelesez, sedimentary basin; gaztelaniaz, cuenca sedimentaria. Ikus, gainera Tolestura-mendikateak…
-
-