Estatistikan, aldagai bakuna, aldagai unidimentsionala edo dimentsio bakarrekoa multzo bateko bateko elementu bakoitzean ezaugarri bakarra jasotzen duen hura da, hala nola adina, sexua edo irakasgai batean izandako kalifikazioa.…
GizapediaEkonometria estatistika-teknikak ekonomiari aplikatuz, eredu ekonomikoak eratu, estimatu eta egiaztatu egiten dituen diziplina da, funtsean eredu ekonomikoen emaitzak datu errealekin kontrastatzea edo alderatzea, eta eredu horiek balioztatuta, haietan oinarrituta aldagai ekonomikoen aurresanak egitea helburu duena. Ekonomia positibo edo ekonomiaren paradigma kuantitatiboaren alde egiten du, neurketa ekonomia ulertu eta azaltzeko ezinbestekotzat hartzen duenez. Erregresio-teknikak eta denbora-serieen analisia dira ekonometrian erabiltzen diren teknika estatistiko erabilienak.
Ekonometria hitza 1926 urtean asmatu zuen Ragnar Frisch (1895-1973) norvegiar ekonomialari eta estatistikariak, ekonomia eta estatistika uztatzen zuen diziplina izendatzeko. ekonomia-azterketetan metodo estatistikoak erabiltzen ziren ikerketak izendatzeko. Garai hartan, ekonomia zientzia enpirikoago bihurtzeko helburuarekin, teoria ekonomikoak errealitate ekonomikoan egiaztatu beharreko modelo matematikoen bidez garatu ziren. Ekonometriak 1930eko hamarkadatik aurrera hartu zuen garrantzia azterketa ekonomikoetan; hasiera batean, ordea, eztabaidatsua izan zen horren erabilera, aldagai ekonomikoetan zeuden neurketa-erroreek eta aldagai ekonomikoen arteko zeharkako eta aldibereko erlazioek ohiko erregresio-ereduen aplikazioa oztopatzen zutelako; zorizkotasuna eta probabilitatea azterketa ekonomikoan barneratu behar diren ere, hots, eredu estokastikoen erabilera, kritikatu egin zen. Igurikapen arrazionalen teoriak, zeinaren arabera eragile ekonomikoen igurikapenak diren ekonomian eragile nagusiak, eredu ekonometrikoen kritika ekarri zuen, eredu ekonometrikoen konklusioek ekonomia bera eragiten zutenez. Denbora aurrera joan ahala, ordea, gero eta eredu konplexuagoak eratzen joan dira, aldagai ekonomikoen berezitasunetara moldatzen direnak, eta horrela funtsezko tresna da gaur egungo politika ekonomikoan, koiunturaren azterketa egin, erabakiak hartu eta erabaki horien ebaluazioa egiteko.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.