Koiuntura ekonomikoa


KategoriakEkonomia

Koiuntura ekonomikoa une jakin batean edo epe laburrean eskualde edo herrialde batek azaltzen duen egoera ekonomikoa da. Hainbat faktorek edo elementuk osatzen dute, hala nola inflazioa, langabezia-tasa, enpresen salmenten bilakaera, kontsumoa eta inbertsioa, eta aldeko edo aurkako diren, epe laburrera hazkunde ekonomikoa edo krisia eragiten dutenak. Koiuntura ekonomikoan izaten diren aldaketak, aldaketa koiunturalak alegia, epe laburreko egoera baldintzatzen duen bitartean, egitura ekonomikoa da, hala nola herrialdeko instituzioak, industriaren ezaugarriak, hezkuntza sistema, ikerkuntza, berrikuntza eta baliabide naturalak, epe luzerako garapen ekonomikoa eragiten duena, egiturazko aldaketak eraginez.

Estatuek politika ekonomikoak garatzen dituzte koiuntura ekonomikoa eragiteko: krisi koiuntura batean, ekonomia suspertzeko, eta ekonomia hazten ari den uneetan, hazkunde hori orekatua izan dadin.

206 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.