Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…

Ekonomia eredua edo eredu ekonomikoa fenomeno ekonomiko bateko eragile eta aldagai garrantzitsuenen artean dauden erlazioak zehaztu eta aztertzen dituen irudikapen teoriko bat da, fenomeno ekonomiko baten oinarrizko azalpena bilatzen duena. Eredu ekonomiko sinple eta ezagunenetakoa eskaintzaren eta eskariaren legea da, produktu baten prezioa merkatu batean bi aldagai horien arteko oreka puntuan ezartzen duena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, economic model; gaztelaniaz, modelo económico.
Ikus, gainera, sakontzeko
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.