Probabilitatearen teorian, lagin-espazioa zorizko saiakuntza batean izan daitezkeen emaitza edo gertaera elementalen multzoa da. [latexpage] $\Omega$ letra grekoarekin izendatzen da. Adibidez, dadoa botata, suertatzen den lagin-espazioa hau da:…
Probabilitate-teorian, zorizko esperimentu bateko kasuak, emaitzak edo gertaera elementalak ekiprobableak edo probabilitate berekoak direla esaten da guztiek gauzatzeko aukera berdinak dituztenean. Emaitza ekiprobableen adibide argia dado bat botatzearen emaitza, non emaitza edo zenbaki guztiek (1-2-3-4-5-6) probabilitate berdina duten. Probabilitateen kalkuluan, emaitza ekiprobableak izateak probabilitateak kalkulatzeko Laplace-ren erregela erabiltzea ahalbidetzen du, kalkulatu nahi den gertaeraren aldeko emaitza kopurua emaitza posible guztien kopuruarekin zatituz; adibidez, dadoaren emaitza bakoitia suertatzeko probabilitatea, |1,3,5| / |1,2,3,4,5,6| =3/6=0.5 da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, equally likely [outcomes]; gaztelaniaz, sucesos o resultados equiprobables, equiprobabilidad.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.