Ekipo ondasunak, ekipamendu ondasunak, inbertsio ondasunak edo kapital ondasunak beste ondasunak ekoizteko erabiltzen diren ondasun iraunkorrak dira, hala nola makineria eta ibilgailu indutrialak. Ekoizpen-faktore bat da, eta horien artean kapital fisikoaren ataletako bat. Beraz, enpresek ekoizpen-prozesurako baliatzen dituzten ondasunak dira, azken kontsumitzaileek kontsumitzen dituzten kontsumo-ondasunak ez bezala (eta hartara, ondasun jakin bat, furgoneta bat adibidez, ekipo-ondasuna edo kontsumo-ondasuna izan daiteke, hura enpresa batek edo partikular batek erabiltzen duen). Ekipo.ondasunetan gertatzen den inbertsioa koiuntura ekonomikoaren egoera aurreratzen duen adierazle nagusi bat da: ekipo-ondasunetako inbertsioa gutxitzeak ekonomiaren motelaldia iragartzen du gehienetan, gutxiago inbertituz enpresak salmentak motelduko direla aurreikusten ari direlako.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, capital equipment; gaztelaniaz, bienes de capital, bienes de equipo, bienes de inversión.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Bigarren sektoreaBigarren sektorea edo bigarren mailako sektorea lehengaietatik eta bitarteko produktuetatik produktu bukatuak (kontsumo-ondasunak nahiz ekipo-ondasunak) nahiz beste bitarteko produktuak ekoizten dituzten jarduera ekonomikoen multzoa da. Zehatzago jarduera hauek…
Kapital-ondasunak eta kontsumo-ondasunakKapital-ondasunak inbertsio gisa etekinak eskuratzeko baliatzen diren ondasun eta aktibo iraunkorrak dira, haiek berez sortzen dituzten etekinen bitartez (alokairuak ondasun higiezinen kasuan esaterako, interesak eta dibidenduak aktibo finantzarioen…
Ekipo ondasunen industriaEkipo ondasunen industria edo ekipamendu ondasunen industria ekipo ondasunak, beste enpresek behar duten makineria, azpiegitura eta instalakuntzak alegia, ekoizten dituen industria da. Horren baitan, eraikuntza, eraldaketa-metalurgia enpresa asko…