Ekintza-guneak (meteorologia, eguraldia)


KategoriakGeografia

Agian, ekintza-gunea antropologian bilatzen ari zinen.

Meteorologian, ekintza-guneak, ekintza-zentroak edo akzio-zentroak presio atmosferiko baxuko eta presio atmosferiko altuko gune zabalak dira, ehunka edo milaka kilometrokoak, tokiko eta uneko eguraldia guztiz eragiten dutenak. Presio altuko ekintza-guneak antizikloiak dira, eta orokorrean eguraldi egonkorra eragiten dute, oskarbi eta barea; haietan haizea erlojuaren norantzan mugitzen da, ipar hemisferioan. Presio baxuko ekintza guneei, berriz, depresio deitzen zaie, eguraldi txarra, haizetsua eta euritsua eragiten dute, eta haietan haizea erlojuaren aurkako norantzan mugitzen da, ipar hemisferioan betiere.

Antizikloiak eta depresioak sortzen dituzten prozesuak konplexuak dira, baina orokorrean esan daiteke eragiten dutela, besteak beste, aire masa motak, haien arteko ukipenak, goi atmosferako haize zirkulazioak, itsasoko edo lurreko tenperaturak eta abar. Depresioa sortzen duen prozesuari ziklogenesi deritzo, eta antizikloia sortzen duenari ziklolisia.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, centros de acción.

Ikus, gainera

232 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.