Aire-masak hezetasun, tenperatura eta atmosferan tenperatura aldaketa bertikal konstantea duten aire bolumen zabalak dira, zabaleran ehunka edo milaka kilometrokoak. Lurrean badira ezaugarri bereziko aire masak, bere sorburuaren arabera honela sailka daitezkeenak. Iberiar Penintsula eragiten dutenen artean badira, alde batetik, aire-masa tropikalak, tropikoen inguruan sortzen direnak, aire-masa polarrak, zirkulu polarren inguruetan sortutakoak, eta aire-masa artikoak; bestetik, itsasokoak edo lehorrekoak izan daitezke. Horrela, bi sailkapenak konbinatuz, aire masa hauek bereizten dira: itsaso tropikalekoak, itsaso artikokoak, itsaso polarrekoak, lehorreko tropikalak, lehorreko artikoak eta lehorreko polarrak. Aire-masa hauek mugitu egiten dira, eta euren sorburutik milaka kilometrora mugi daitezke. Badira aire masa txikiagoak ere, maila lokalean garatzen direnak, tanta hotzak esaterako. Iberiar Penintsula mota askotako aire masen helmuga da, bertako eguraldia eragiten dutenak: lehorreko aire masa polarrak Siberia izaten du jatorri eta eguraldi hotza eta lehorra ekartzen du; itsaso polarrekoak, Islandia inguruan sortutakoak, eguraldi hezea eta hotza; lehorreko tropikalak, Afrika iparralde eta Saharatik, eguraldi oso beroa eta lehorra dakar, azkenean ekaitzak ere eragiten dituena zenbaitetan; eta itsaso tropikaleko aire-masak, Azores inguruan sortzen denak, eguraldi epela eta lehorra.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Masa-kulturaMasa-kultura masa-hedabideek sorturiko produktu kulturalen multzoa da, publiko heterogeneo bati zuzendua baina aldi berean halako unidimentsionaltasuna erakutsi edota mainstream izenekoa osatzen duena. XX. mendearen erdialdetik kultura hegemonikoa da,…
Masa-komunikazioa eta masa-hedabideakMasa-hedabideak, nazioartean mass media izenez ere ezagunak, teknologia espezializatu eta aurreratuarekin, gizarte osoari eta ez kolektibo jakinei zuzentzen den alde bakarreko komunikazioa burutzen duten hedabideak dira, profesionaltasun eta…
AntizikloiakMeteorologian, antizikloiak ingurunean baino aire-presio altuagoko ekintza-guneak dira, orokorrean 1013Hpa baino presio atmosferiko handiagoa dutenak. Behe presioko gune edo depresio meteorologikoak ez bezala, antizikloiak (zikloi edo depresioen aurkakoa)…