Ebaluazio hezigarria


KategoriakHezkuntza

Hezkuntza prozesutik at burutzen den eta kanpoko irizpide estandarrak erabiltzen dituen ebaluazio klasikoa ez bezala, ebaluazio edo ebaluaketa hezigarria (edo hezitzailea) hezkuntza prozesuaren funtsezko elementua da, ikasleak hezitzeko helburuak finkatu (ikus konpetentziak), ikaslea bide horretan lagundu, ikasle bakoitzaren ahalmenak kontuan hartuz eta horretarako behar diren bitartekoak jarrita (ikus didaktika), azkenean baina baita ere etengabe ebaluazioa egiten duena, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetu eta bidean sor daitezkeen arazo eta oztopoak atzeman eta konpontzeko. Era horretan, ebaluazio hezitzailea erakunde orotan garatu beharko litzatekeen plangintza jarduerako kontrolaren pareko kontzeptua litzateke. Horren barruan, ebaluazioaren modu eta metodo guztiak sartzen dira: formatiboa nahiz sumatiboa, kanpokoa nahiz barnekoa, autorreferentziala nahiz heterorreferentziala.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, evaluación educativa.

204 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.