Disonantzia kognitiboa pertsona baten jokabidea bere jarrera, iritzi, rol edo sinesmenen aurka, orokorrean beraz kognizioen aurka, daudenean gertatzen den egoera da, adibidez pertsona batek azterketa bat gainditzeko ikasi behar duela dakienean, baina hala ere parrandan ateratzea erabakitzen duenean. Disonantzia kognitiboaren teoriak kognizioak norberaren jokabidearekin kontsonanteak edo koherenteak izatea bilatzen duela baieztatzen du, horien artean sor daitekeen disonantzia edo kontraesana minimotuz, disonantziak deserosotasuna sorrarazten baitu pertsonarengan (adibidez, rolen arteko gatazkan rol-tentsioa izenekoa sorrarazten du). Adibidez, pertsona batek azukrea baztertzen duen dieta zorrotz bat jarraitu eta egun batean pastela jaten duenean, "behin jateagatik ez zait ezer gertatuko" eta gisako justifikazioak bilatzen saiatuko da. Hain zuzen, autojustifikazioa eta autoengainua, aitzakiak alegia, izaten dira disonantzia gutxitzeko ohiko baliabideak. Disonantzia kognitiboaren teoriak Leon Festinger psikologoak plazaratu zuen 1957an, A theory of cognitive dissonance lanean.
Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Disonantzia kognitiboa";
Gizapedian, 7 abendua, 2017,
/disonantzia-kognitiboa/.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Distortsio kognitiboaDistortsio kognitiboak subjektu batek hautematean, informazioa prozesatzean (errealitatea interpretatzean), erabakiak hartzean eta emozioak kudeatzean dituen desorekak dira, haiek desegokiak izan edota errealitatearekin zerikusirik ez izateagatik. Terapia kognitibo-konduktualetan maiz…
Analisi transakzionalaPsikologian, analisi transakzionala Eric Berne psikiatrak 1950-60 hamarkadetan garatutako terapia psikologiko mota bat da, hainbat teoriatan oinarritua (humanista, existentziala, psikodinamikoa zein kognitibo-konduktuala). Haren arabera, giza nortasunean hiru atal…
Rolak (rol sozialak)Rola edo zehatzago rol soziala gizartean edo gizarte talde batean dugun paper edo betekizuna eta horren arabera dugun jokabidea da, taldearen baitan ezarria eta indibidualki bereganatua. Talde baten…