Psikologian, gatazka kognitiboa gertatzen da subjektu batek bere ideia, kontzeptu eta ikusmoldeekin bat ez datozen informazioa jaso eta esperientziak bizi dituenean, eta beraz errealitate berri hori bere eskema…
Disonantzia kognitiboa pertsona baten jokabidea bere jarrera, iritzi, rol edo sinesmenen aurka, orokorrean beraz kognizioen aurka, daudenean gertatzen den egoera da, adibidez pertsona batek azterketa bat gainditzeko ikasi behar duela dakienean, baina hala ere parrandan ateratzea erabakitzen duenean. Disonantzia kognitiboaren teoriak kognizioak norberaren jokabidearekin kontsonanteak edo koherenteak izatea bilatzen duela baieztatzen du, horien artean sor daitekeen disonantzia edo kontraesana minimotuz, disonantziak deserosotasuna sorrarazten baitu pertsonarengan (adibidez, rolen arteko gatazkan rol-tentsioa izenekoa sorrarazten du). Adibidez, pertsona batek azukrea baztertzen duen dieta zorrotz bat jarraitu eta egun batean pastela jaten duenean, "behin jateagatik ez zait ezer gertatuko" eta gisako justifikazioak bilatzen saiatuko da. Hain zuzen, autojustifikazioa eta autoengainua, aitzakiak alegia, izaten dira disonantzia gutxitzeko ohiko baliabideak. Disonantzia kognitiboaren teoriak Leon Festinger psikologoak plazaratu zuen 1957an, A theory of cognitive dissonance lanean.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.