Demarkia edo estokokrazia ordezkari politikoak zozketaz hautatzen dituen sistema politikoa da. Lehen aldiz Antzinako Grezian asmaturiko sistema izan zen: Atenasen soilik zoriz aukeraturiko 500 kideko kontseilu batek oniritzia…
Diruaren prezioa pertsona edo erakunde bati dirua uztearen trukean kobratzen den zenbatekoa (eta beraz, zordunaren aldetik, diru kopuru bat utzita jasotzeagatik ordaintzen den gehigarria, printzipalaz gainera). Hain zuzen ere, interes-tasa edo interes-tipoa adierazteko beste esamolde bat da, adierazgarriagoa dena. Bereziki kazetaritzan erabiltzen den esamoldea da, parafrasi gisa, petrolioa adierazteko urre beltza erabili ohi den antzera. Diruaren prezioa (edo interes-tasa, azaldu dugun bezala) banku zentral edo moneta-agintaritzak ezartzen du hasiera batean, bankuek beraien artean dirua uzteko kobratzen duten interes-tipo ofiziala zehazteko, moneta politikaren eta azken finean koiuntura makroekonomikoaren arabera erabakitzen dena. Hortik aurrera, merkatuko diruaren prezioa zehazten da, estatu, erakunde, enpresa eta partikularren artean finantzazioa bideratzen duena, eta gehien bat utzitako dirua ez itzultzearen arriskua, eta baita ere epea eta interesa finkoa edo aldakorra den kontuan hartzen dituena.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.