Hondar balioa aktibo batek bere bizitza erabilgarriaren bukaeran duen balioa da, orduan enpresarentzat baliagarria ez den arren, hura salduta eskuratu daitekeen diru zenbatekoa. Bereziki enpresak bizitza erabilgarri osoan…

Aktibo baten erosketa-prezioa edo eskuratze-kostua, erosketa-prezioa edo eskuratze-prezioa ere deitua, erosketan ordaindutako prezioan gehi erositakoa eskura izan arte sortutako kostuen batura (ondasun horren garraioa, instalazioa, zergak eta erosketarekin batera beharrezko guztien gastuak). Erosketa-prezioa kostu historikoa finkatzeko irizpide edo erreferentzia nagusia da, ekoizpen-kostuarekin batera.
Beste hizkuntzetan: gazteleraz, precio de adquisición.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.