Kostu esplizituak enpresak ordaindu behar izan dituen kostuak dira, hala nola soldatak eta lehengaien erosketa eta kontsumoa. Kostu inplizituak, berriz, aukera-kostuak dira, enpresak dituen baliabideak jarduera edo proiektu…
Direct costing, euskaraz zuzeneko kostu-esleipen terminoaz itzul daitekeena, kostua kalkulatzeko kostu-egitura bat da, produktu edo zerbitzu baten kostuan kostu aldakorrak baino sartzen ez dituena. Segun eta ekoizpeneko kostuak edo baita ere merkataritzakoak sartzen diren, kostu industriala eta kostu komertziala hurrenez hurren kalkulatzeko erabiltzen da, kostu finkoak ustiapeneko emaitza kalkulatzeko utziz. Bereziki produktu edo zerbitzu errentagarrienak zeintzuk diren erabakitzeko erabiltzen da, kostu osoa edo full costing delako kostu-egitura alternatiboa azken prezioa ezartzeko utziz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.