Ustiapeneko emaitza


KategoriakEnpresa

Ustiapeneko emaitza enpresak bere ohiko jardueran aldi jakin batean eskuratzen dituen sarrerak ken irteerak dira, alegia salmentak ken jarduerako gastu normalak. Zehazki, enpresaren negozio-bolumena, izakinen aldaketa, beste ustiapeneko sarrerak batzuk (adibidez, alokairuarengatik eskuratutakoak) eta enpresak bere ibilgetua osatzeko egindako lanak barnehartzen ditu, eta haiei hornikuntzak, langileen soldatak, beste ustiapen-gastuak, amortizazioak eta zuzkidurak kendu behar zazkie.

Ustiapeneko emaitza ez dator bat enpresaren galdu-irabaziekin. Galdu-irabaziak eskuratzeko, emaitza garbia alegia, beste aparteko sarrerak eta gastuak kontabilizatu behar dira (finantza-gastuak, esaterako) eta baita ere ordaindu beharreko zergak.

Beste hizkuntzetan: gazteleraz, resultado de explotación; ingelesez, operating income, operating profit.

Ikus, gainera

189 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.