Desberdintzea, bereizkuntza, diferentziazio edo diferentziatzea, lehiakideetatik bereizi eta haien aldean abantaila lehiakorra sortzeko enpresak merkaturatzen duen produktuan ezaugarri bereziak, balio diferentzialak alegia, txertatzeko marketin-estrategia da. Desberdintzea arrakastatsua izan dadin produktuaren ezaugarri berezia garrantzitsua, benetan bereizgarria, imitaezina, bezeroarentzat kostuari buruz eskuragarria eta enpresarentzat errentagarria izan behar da. Philip Kotler-en arabera, desberdintze-estrategiak produktuari, giza baliabideei, irudiari eta kanalari buruzkoak izan daitezke. Michael Porter marketin-adituaren arabera, abantaila konpetitiboak eskuratzeko hiru estrategiak produktuaren diferentziazioa, kostu-lidergoa eta segmentazioa dira.
Hiztegia: gazteleraz, diferenciación; ingelesez, product differentiation.
Loturiko artikuluak
Abantaila lehiakorrak edo konpetitiboakEnpresa batek abantaila konpetitiboa, lehia abantaila edo abantaila lehiakorra eskuratu duela esaten da, lehiakideek baino errentagarritasun handiagoa lortzeko estrategia garatu duenean, zehatzago bere errentagarritasuna inbertitutako kapitalaren aukera-kostuaren gainetik dagoenean.…
Esklusibotasuna, esklusibitatea (marketina)Agian, esklusibotasun-legea bilatzen ari zinen. Esklusibotasuna edo esklusibitatea produktu batek bezeroei eskaintzen dien ezaugarri berezia da, arlo bereko beste pruduktuek ez dutena. Esklusibotasun- edo esklusibitate-marketina enpresek bezeroak eskuratu eta…
Balio diferentzialak (marketina)Marketinean, balio diferentzialak lehiakideen aldean enpresak eskaintzen duen produktuak edo zerbitzuak dituen ezaugarri berezi positiboak dira, kontsumitzaileak erakartzeko erabiltzen direnak, hala nola, prezio merkea, kalitatea eta esklusibotasuna. Michael…