Etikan, intelektualismo morala edo intelektualismo etikoa gaitz moral edo jokabide okerraren jatorria ezjakintasuna dela baieztatzen duen teoria filosofikoa da, pertsonak onak edo txarrak direlako ideia baztertuz aldi berean.…
Sofisten eszeptizismo eta erlatibismoaren aurka, Sokratesek bertute morala badela aldarrikatu zuen, eta horretarako lehen baldintza bertutearekin, moralki ongi dagoenarekin alegia, loturiko ideia eta kontzeptuen definizio unibertsalak bilatu behar ziren. Harentzat, beraz, definizio unibertsalak ezagutzara, erlatibismo orotik kanpo, eta hortik bertutera heltzeko kontzeptu moral orokor eta absolutuen definizioak ziren. Definizio unibertsaletara ere arrazoiketa induktiboa proposatzen zuen, kasu partikularrak aztertuz, haiek guztiak biltzen dituen definizioa osatuz.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.