Filosofian, unibertsala objektu partikular zenbaitek duten propietate edo erlazio komuna da, gure kontzeptuen eta kanpoko gauzen artean dagoen lotura. Adibidez, berdetasuna objektu partikular berdeei dagokien unibertsala da, objektu berdeen esentzia. Unibertsalen benetako existentziaren inguruan eztabaida bizia sortu zen Erdi Aroko eskolastikan. Unibertsalen problemaren inguruan hiru jarrera bereizi ziren: Platonen ideien teorian oinarrituta, unibertsalak benetan existitzen zirela baieztatzen zen, unibertsalen inguruan errealismo deritzon jarrerari bidea zabalduz; aristotelismotik unibertsalak gauza konkretuetan existitzen zirela adierazten zen, esentzialismoaren doktrina abiaraziz. Unibertsalen inguruko eztabaida bizia izan zen Erdi Aroan: errealismoaren aurka, nominalismo izeneko joera garatu zen, unibertsalen existentzia erabat ukatzen zuena, izen hutsak zirela argudiatuz; tartean kontzeptualismoa garatu zen, Petri Abelardo aitzindari, zeinetik unibertsalak gogamena eta mundu fisikoa lotzen dituzten kontzeptuak logiko-linguistikoak direla baieztatzen zen.1
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Errealismoa (filosofia)Filosofian, errealismo filosofikoa objektuaren eta subejktuaren arteko bereizketa ontologikoari buruzko teoria filosofikoen multzoa da, errealitatearen berezko existentzia, subjektuaren gogamenaz haraindi objektuak benetan existitzen direla alegia, baieztatzen dutenak. Erdi…
KontzeptualismoaAgian kontzeptualismo artistikoa bilatzen ari zinen. Hala bada, arte kontzeptuala artikulura jo beharko zenuke. Filosofian, kontzeptualismoa Erdi Aroan sortutako unibertsalen eztabaidaren inguruan sortutako joera izan zen, Petri Abelardok…
NominalismoaFilosofian, nominalismoa Erdi Aroan unibertsalen eztabaidaren inguruan sortutako jarrera izan zen, Gilen Ockhamekoaren eskutik, unibertsalen existentzia ukatu egiten zuena, izen hutsak zirela argudiatuz. Aro Modernoan enpiristak, eta horien artean…