Intelektualismo morala


KategoriakFilosofia

Etikan, intelektualismo morala edo intelektualismo etikoa gaitz moral edo jokabide okerraren jatorria ezjakintasuna dela baieztatzen duen teoria filosofikoa da, pertsonak onak edo txarrak direlako ideia baztertuz aldi berean. Intelektualismo moralaren arabera, ongi, zuzen edo etikoki jokatzeko ona zer den jakin behar da; beraz zuzen jokatzeko jakintza ezinbesteko aurrebaldintza da. Intelektualismo moralaren aitzindaria Sokrates filosofoa izan zen, norberaren ezagutza ("Ezagut ezazu zeure burua") egiara, eta beraz bertutera eta ongira, zuzen jokatzera alegia, garamatzan baldintza dela baieztatuz. Horrela gainera, zoriontsu izatera helduko ginateke, zeina moralaren azken helburua izan beharko litzatekeen.

Adiera zabalagoan, etika arloan arrazoiari gehiegizko garrantzia ematen dion jarrera gisa ere hartu da intelektualismo morala.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, moral intellectualism; gaztelaniaz, intelectualismo moral.

203 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.