Botere faktikoak gizarte bateko erakunde politikoetatik kanpo politikan eragiten duten talde eta erakundeen multzoa da, gobernua kontrolatuz, gehienetan status quoa defendatuz. Horien eragina de facto gertatzen da (eta…
Botere-banaketaren edo botereen banaketaren ideia eta printzipio politikoaren arabera, estatuko erakunde nagusiek banaturik eta modu independentean jardun behar dute, legalitate-printzipioari jarraiki betiere. Banaturik, bakoitza bere aldetik besteari eragin gabe, jardun behar duten erakunde edo botere publiko horiek botere legegilea (legebiltzarra, bereziki), botere exekutiboa edo betearazlea (gobernua) eta botere judiziala (epaile eta magistratuak). Horrek ez du kentzen estatua batasun moduan eratu eta jokatu behar duenik.
Botere.banaketa sistema politiko bateko printzipio moduan, Montesquieu filosofo politikoak planteatu zuen lehen aldiz 1748an bere De l'esprit des lois lanean eta geroztik munduko herrialde demokratiko askotako konstituzioetan agertzen da, Zuzenbide Estatuaren ezinbesteko baldintza moduan. Horren helburua erakunde horien tirania, prepotentzia edo nagusikeriari aurre egitea, botere horiei beste bi botereak kontrajarriz beti.
Montesquieuren hitzak aipa ditzagun botereen banaketaren inguruan:
"Botere legegilea eta beterazlea pertsona berean bildurik daudenean, edo epaileekin batera, libertaterik ezin da izan ... libertaterik ez da epaileen boterea botere legegile eta betearazletik banaturik ez badago; beldurra sor daitkeelako, monakra edo senatu berak lege tiranikoak plazratuko dituen, tiraniaz beterazteko.
Ez dago libertaterik botere judiziala botere legegile eta berearazletik banatzen ez bada. Botere legegilearekin bildurik, subjektuaren bizitza eta askatasuna kontrol arbitrariopean leudeke, epailea legegilea litzatekeelako. Botere betearazlearekin bildurik, epailea indarkeriaz eta zabalkuntzaz joka lezake.
Dena galduko litzateke, gizon edo erakunde berak, izan noblea izan herrikidea, hiru botere horiek eskuratuko balitu, hain zuzen legeak ateratzekoa, aginpide publikoak betearaztekoa, eta indibiduoen auziak epaitzekoa."
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.