Botere faktikoak gizarte bateko erakunde politikoetatik kanpo politikan eragiten duten talde eta erakundeen multzoa da, gobernua kontrolatuz, gehienetan status quoa defendatuz. Horien eragina de facto gertatzen da (eta hortik faktiko izenondoa) eta ez de iure, legeak ezarritakoaren arabera. Botere faktikotzat hartzen dira banka, Eliza Katolikoa (hura nagusi den herrialdeetan), armada eta sindikatuak.
Loturiko artikuluak
Estatuaren aparatuakEstatuaren aparatuak edo estatu-aparatuak (singularrean ere erabilia, estatu-aparatua) estatu baten biziraupenerako eta bide batez kapitalismoan produkzio-harremanak iraunarazteko ezarrita dauden estatuko erakunde soziopolitikoak dira. Bi motako estatu-aparatuak bereizten dira:…
Laugarren botereaLaugarren boterea masazko hedabide eta komunikabideek osatzen duten botere faktikoa da, bereziki iritzi publikoa sortu eta eratzeko duten ahalmenari erreferentzia eginez. Hasiera batean, botere banaketa klasikoaren (botere legegilea,…
Botere-banaketaBotere-banaketaren ideiaren arabera, estatuko erakunde nagusiek banaturik eta modu independentean jardun behar dute, legalitate-printzipioari jarraiki betiere. Banaturik, bakoitza bere aldetik besteari eragin gabe, jardun behar duten erakunde edo botere…