Erronka demografikoa biztanleriaren zahartzea eta jaiotza-tasa arazo demografiko larritzat onartu eta horiek dakartzaten gizarte arazoei aurre egiteko gobernuek abian jartzen dituzten erabaki, politika eta programen multzoa. Aipatu arazo…
Biztanleriaren zahartzea, populazioaren zahartzea edo zahartze demografikoa populazio baten batez besteko adina eta bizi itxaropena adin altuetara gehitzen dituen prozesu demografikoa da. Trantsizio demografikoaren ondorengo erregimen demografiko modernoaren ezaugarri nagusietako bat da, azken ondorio gisa negu demografikoa ekar dezakeena. Hiru faktore hauen baterako eraginez gertatzen da: ugalkortasunaren jaitsiera, belaunaldi gazteenen murriztea dakarrena, hilkortasunaren jaitsiera (ikus, trantsizio epidemiologikoa), zaharrak diren belaunaldien gehitzea dakarrena, eta emigrazioa, bereziki belaunaldi gazteen aldetik. Bereziki XX. mendearen bukaeratik Europako Mendebaldeko herrialde eta eskualde batzuetan gertatzen den fenomenoa da. Biztanleriaren zahartzearen ondorio sozialak larriak izan daitezke: pentsio-sistemen bideragarritasuna kolokan jartzen du eta gastu soziala, agureei laguntzeko, gehitu egiten da nabarmen; aldi berean, eta garrantzitsuena izan daitekeena, biztanleria zahar baten dinamismo ekonomiko orokorra apala izaten da.
Biztanleriaren zahartzearen fenomenoa biztanleria-piramideetan erakusten duten adin-egituran antzematen da: biztanleria zahartzen doan heinean, piramidearen oinarria estutzen doa eta horren gailurra zabaltzen, hots, gazteen proportzioa gutxitu egiten da, eta handitu pertsona zaharrena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, envejecimiento demográfico, envejecimiento poblacional.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.