Bitarteko ondasunak edo produktuak


KategoriakEkonomia

Bitarteko produktuak edo bitarteko ondasunak ekoizpen-prozesu batean beste produktu batzuk ekoizteko baliatzen diren produktuak edo ondasunak dira, ekoizpen-prozesuan bertan kontsumitu edo erabiltzen direnak. Intsumo ere deitzen zaie. Haien artean daude lehengaiak eta produktu erdilanduak. Kapital-ondasunekin batera ekoizpen-ondasunen sailean biltzen dira. Adibidez, bitarteko produktuak dira zurezko oholak (lehengaiak), gero altzariak egiteko erabiliko direnak, eta  zirkuitu elektronikoak (produktu erdilanduak), gailu elektronikoak egiteko erabiliko direnak.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, productos intermedios, bienes intermedios.

166 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.