Kontsumoa pertsonen azken beharrak asetzeko ondasun eta zerbitzuak baliatzea da. Zentzu hertsian, inbertsioan ez bezala, kontsumoan baliatzen diren ondasunak eta zerbitzuak ez dira erabiltzen beste ondasun eta zerbitzu…

Bitarteko kontsumoa ekoizpen prozesu batean erabili eta xahutu egiten diren gai, osagai eta produktuak dira, intsumoak alegia, kapital finkoaren kontsumoa baztertuz betiere. Barne produktu gordina eragile ekonomiko guztien gastuak gehituz kalkulatzen denean, bitarteko kontsumoak baztertu egin behar dira, bikoizketak saihesteko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, intermediate consumption; gaztelaniaz, consumo intermedio.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.