Biraketa linguistikoa edo biratze linguistikoa XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran hausnarketa filosofikoan izandako ikuspuntuaren aldaketa izan zen, Descartes-en cogito ergo sum-etik nagusitu zen kontzientziaren ikuspuntua baztertuz eta filosofiaren gai nagusitzat hizkuntzaren gaia hartuz. Biraketa linguistikoa filosofia analitikoari esker gauzatu zen bereziki, hizkuntzaren analisi semantikoan,oinarrituz, kontsiderazio psikologiko, pragmatiko eta ontologikoak alde batera utziz. Horrela, biraketaren funtsa hizkuntza ikerketa-objektu izatetik ikerketa-tresna izatera igoartozea litzateke, filosofia eta giza-errealitatea hizkuntzaren ikuspuntutik aztertuz. Biraketa linguistikoa Gottlob Frege (1848-1925) eta Bertrand Russell (1872-1970) filosofoekin abiarazi zen eta Ludwig Wittgenstein-ek (1889-1951) burutu zuen, bere Tractatus lanarekin. Gerora, Alfred Jules Ayer (1910-1989), Rudolf Carnap (1881-1970), Gustav Bergman (1906-1987) eta Moritz Schlickek (1882-1936) eman zioten jarraipena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, linguistic turn.
Loturiko artikuluak
PsikologismoaPsikologismoa kontzeptu filosofikoetara hurbildu, aztertu eta horien funtsara heltzeko modu bakarra gizakiaren psikologiatik eta horren teknika eta metodoetatik dela aldezten duen korronte filosofikoa da. Psikologismoaren arabera, pentsamendua gogamenean nola…
Biraketa antropologikoaBiraketa antropologikoa Antzinako Greziako filosofian K.a. V. mendean izandako paradigma aldaketa izan zen, filosofo presokratikoek physis edo naturaren inguruan landutako gaiak baztertu eta gizakia bilakatu zenean hausnarketa filosofikoaren…
Filosofia analitikoaFilosofia analitikoa XX. mendearen hasieran garatu zen eskola filosofiko zabala da, helburu nagusitzat hizkuntza errealitatea ezagutzeko tresna gisa aztertzea duena. Joera horren ordezkari nagusiak izan ziren George Edward…