Ez nahastu hizketa pribatu kontzeptuarekin. Hizkuntza pribatua pertsona bakar batek ulertzen duen hizkuntza da. Hizkuntza pribatuaren ideia nitasunarekin estu loturik dago, eta hortik Descartesen cogito ergo sum printzipioarekin,…

Filosofia analitikoa XX. mendearen hasieran garatu zen eskola filosofiko zabala da, gai nagusitzat hizkuntzaren azterketa eta zientziaren filosofia dituena, zientzian eta beste jakintza-arlo batzuetan (etikan, esaterako) lantzen diren enuntziatuen egokitasuna ikertzeko helburuarekin. Bi korronte garatu ziren filosofia analitikoan: hizkuntza idealaren filosofia alde batetik, hizkuntza logiko perfektu bat bilatzen zutena zientziaren lana zehaztasunez egiteko; eta hizkuntza arruntaren filosofia, eguneroko hizkuntzaren akatsak hauteman eta zuzentzea helburu zuena. Hizkuntza idealaren filosofiaren baitan, beste bi joera bereizi ziren: atomismo logikoa, Bertrand Russell eta lehen Wittgenstein-en eskutik, hizkuntzaren unitate txikienetara iristea helburu zuena, eta positibismo logikoa, zientziatik metafisika ezabatzea helburu zuena eta Vienako Zirkuluko filosofoen inguruan bildu zena. Hizkuntza arruntaren joeran berriz, George Edward Moore eta bigarren Wittgenstein bildu ziren.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.