Utopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek gizarte utopikoak…

Psikologismoa kontzeptu filosofikoetara hurbildu, aztertu eta horien funtsara heltzeko modu bakarra gizakiaren psikologiatik eta horren teknika eta metodoetatik dela aldezten duen korronte filosofikoa da. Psikologismoaren arabera, pentsamendua gogamenean nola eratzen den ulertzea, introspekzioz esaterako, da modu egokiena etika, logika, erlijioaren filosofia eta filosofiaren beste adarrak aztertzeko. XIX. mendearen lehen erdian sortutako korrontea izan zen, eta aurrekaritzat John Locke eta David Hume-ren enpirismoa izan zuen. Garaiko Kant eta Hegel-en filosofien aurkakoa eratu zen eta John Stuart Mill izan zuen ordezkari nagusi. XX. mendean Edmund Husserl eta Martin Heidegger korronte horren psikologismoaren aurkakoa izan ziren (Martin Heidegger sein edo izatearen ikuspuntutik aztertzen zituen arazo filosofikoak), nahiz eta existentzialisten artean psikologismoaren aldekoak ere izan ziren, Jean Paul Sartre esaterako.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.