Habitus (definizioa eta kontzeptua)


KategoriakSoziologia

Habitus-a Pierre Bourdieu soziologoaren (1930-2002) teoriaren oinarrizko kontzeptuetako bat da, eremu sozialarekin eta kapital sinbolikoarekin batera, hiru kontzeptuen arteko interakzioz praktika sozialak definitu eta ezaugarritzeko erabiltzen dena. Gizabanakoak, gizataldeek eta gizarte klaseek onartu egiten dituzten erregela, modu, disposizio eta eskemen multzoa da, pertsonaren pertzepzio, sentimendu eta portaera eragiten dituztenak, prozesu horren benetako kontzientzia hartu gabe: kanpotik jaso egiten diren esperientzietatik elikatzen da, baina aldi berean barruko kontzeptzio subjektiboek azalerazita. Habitus-a norbanakoak, taldeak nahiz instituzio sozialek eratzen dute, eta horren arabera jokatuz indartu eta bilakatu egiten da denboran zehar, norbanako, talde eta instituzio horien arteko elkarreraginaren bitartez. Bourdieuk futbol jokalariaren adibdea jartzen zuen: garbi dago bere jarduera erregeletan eta esperientzian oinarritzen dela, baina aldi berean jokalariak berak kirlariari guruz osatu duen kontzepzioaren edo mediazioaren bitartez azaleratzen da.

Jatorrian, ordea, ez da Bourdieuk berak asmatutako terminoa: Tomas Akinokoak eta Boeziok baliatu egin zuten Aristotelesen hexis kontzeptua latinera itzultzeko. Hexis, filosofia aristotelikoan, potentziatik aktura bitarteko kontzeptua litzateke, orokorrean gizakiok dugun potentzialitatea ekintza konkretuetan gauzatzeko mekanismoa; baita kanpotik barnerako bitarteko bat ere, gizakiok kanpokoa barneratzeko baliatzen dugun prozesua alegia.

Bourdieuren birformulazioak soziologiaren objektibismoari nahiz subjektibismoari egiten die aurre. Haren iritziz, soziologiaren teorizazio objektibistek gizabanakoaren rola gutxietsi, eta areago ezabatu, egingo lukete. Subjektibismoak, berriz, egitura eta erakunde sozialen rolak gutxiesten du, gizabanakoaren rola eraketa sozialean nabarmenduz. Gizabanako-gizarte dikotomian, bataren ala bestearen alde egin ordez, Bourdieu-k biak uztartu egiten ditu, gizabanakotik at dauden egitura sozialak (eskola, ...) alde batetik, zein gizabanakoak berak barneratutako eskemak bestetik, bere pentsamendurako eta ekintzarako baliatzen dituenak. Gizabanakoak jasotako eskema horien multzoak osatzen du habitus-a. Hala, gizabanakoaren jarduna ez litzateke askea eta aldi berean gizanabakoak berak erabakia litzateke, habitus-a gizabanakoaren erabakien hasierako jarrera-iturburua delako, baina ezta ere erabat determinatua, iturburu hori gizabanakoaren arabera aldakorra delako, gizabanakook praktika ezberdinak ditugunez, egitura sozial berean hazita ere.

Ikus, gainera

395 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.